Presentación

Es empeño de la Iglesia, y lo ha sido desde tiempo inmemorial, enseñar, bendecir y transmitir. Enseñar para educar, bendecir para alabar y transmitir para legar a la humanidad las revelaciones del Señor y la memoria de las personas. Todas esas expresiones de fe, de haceres y pensares recogidos tanto en tablillas de arcilla, o en papiro, pergamino, papel o en cualquier otro soporte tangible o electrónico, se guardan y ofrecen en las Bibliotecas: lugares donde se deposita el conocimiento acumulado, espacios donde se promueven la educación, la reflexión y la trasmisión, templos de fraternidad intelectual a la par que refugios donde protegernos ante el pensamiento único o acrítico.

También en nuestra Diócesis, fiel a todo ello, han existido encomiables ejemplos de bibliotecas, tanto institucionales como personales, de carácter humanístico. En la actualidad cuatro de las más significativas, concretamente, la del Seminario Diocesano, la de la Catedral del Buen Pastor, la que conforma el fondo antiguo del Obispado sito en el Archivo Histórico Diocesano y, por último, la del insigne sacerdote y catedrático de la Universidad Pontificia de Salamanca D. José Ignacio Tellechea, han sido agrupadas en un único cuerpo orgánico e institucional dando origen a la denominada Biblioteca Diocesana de San Sebastián.

Esta Biblioteca y el Archivo Histórico Diocesano quedan estructuralmente adscritos al Servicio de Archivos y Bibliotecas del Obispado de San Sebastián. El objetivo de la unificación bibliotecaria y su adscripción al nuevo organigrama del Obispado no es otro que el de racionalizar responsable y eficientemente las cada vez más complejas labores de organización, conservación y gestión del patrimonio tanto bibliográfico como documental en base a las actuales realidades y exigencias normativas imperantes.

La idiosincrasia de nuestra Biblioteca Diocesana se compendia en el fenómeno religioso y, de modo muy particular, en el hecho cristiano; atiende al cultivo de las ciencias bíblicas, al conocimiento de la gran tradición patrística, la historia de los concilios y la teología en su devenir histórico con la aportación de otras ciencias, manteniendo un perfil humanista; de aquí procede su apertura a la historia no sólo religiosa sino también civil, a la filosofía, al arte, a la psicología y sociología, así como, y muy particularmente, a todo lo referido al contexto socio-cultural del Pueblo Vasco.

La Biblioteca Diocesana cuenta con una amplia sala de lectura apta para 120 usuarios; en dicha sala se disponen las enciclopedias, diccionarios y demás instrumentos de primera consulta y se exponen de forma notoria las nuevas adquisiciones. Para la correcta guarda de los fondos bibliográficos la Biblioteca cuenta con un total de cinco depósitos donde se custodian más de 130.000 libros y 620 títulos de revistas.

Nuestro objetivo, como infraestructura cultural de alcance diocesano, es ofrecer un digno servicio abierto a toda aquella persona, sea sacerdote o laico, creyente o no, que quiera acercarse a ella para ahondar en el conocimiento religioso y, por ende, de la cultura humana. Recordemos que... no existe cultura, no existe sociedad, sin religión.

El Director de la Biblioteca
D. José Ángel Garro Muxika

Aurkezpena

Elizaren eginkizun da, aspaldi-aspaldidanik gainera, irakastea, bedeinkatzea eta transmititzea. Irakastea, hezteko; bedeinkatzea, goresteko; transmititzea, berriz, gizadiari Jaunaren errebelazioak eta gizon-emakumeen oroitza ezagutarazteko. Fedearen, egiteen eta pentsaeren adierazpen horiek guztiak, buztinezko oholtxoetan, papiroan, pergaminoan, paperean nahiz beste edonolako euskarri ukigarri edo elektronikotan jasota egon, Liburutegietan gordetzen eta eskaintzen dira: horiek dira metatutako ezagutzaren biltokiak; horietantxe sustatzen dira hezkuntza, gogoeta eta transmisioa; senidetasun intelektualaren tenplu dira, bai eta pentsamendu bakar edo akritikotik gordetzen gaituzten babesleku ere.

Horrekiko guztiarekiko fideltasunez, gure Elizbarrutian ere badira hainbat adibide goraipagarri, izaera humanistikoko liburutegi instituzionalei zein pertsonalei dagokienez. Esanguratsuenetako lau (zehazki, Elizbarrutiaren Seminariokoa, Artzain Onaren katedralekoa, Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan kokatua dagoen Gotzaindegiaren funts zaharra osatzen duena, eta, azkenik, Salamancako Pontifize Unibertsitateko katedradun José Ignacio Tellechea apaiz gogoangarriarena) bilduma organiko eta instituzional bakarrean eratu dira, eta Donostiako Elizbarrutiaren Liburutegia delakoa sortu da horrela.

Liburutegi hau eta Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa Donostiako Gotzaindegiaren Artxibo eta Liburutegien Zerbitzuari atxikita geratu dira egituraren aldetik. Liburutegien bat-egitearen eta Gotzaindegiaren organigrama berrira atxikitzearen helburua honako hau da: ondare bibliografiko eta dokumentala antolatzeko, kontserbatzeko eta kudeatzeko zeregin gero eta konplexuagoak arduraz eta eraginkortasunez arrazionalizatzea, egungo egoera eta araudien eskakizunak aintzat hartuta.

Gure Elizbarrutiaren Liburutegiaren idiosinkrasia fenomeno erlijiosoan oinarritzen da, eta kristau-izaeran bereziki; zientzia biblikoen lanketa du xede, tradizio patristiko zabalaren ezagutza, kontzilioen historia eta teologiaren bilakaera historikoa, beste zientzia batzuen ekarpenarekin, profil humanistari eutsiz; horregatik dago zabalik, hain zuzen, historia erlijiosoari ez ezik, zibilari ere, eta, halaber, filosofiari, arteari, psikologiari eta soziologiari, eta era berean, oso bereziki, Euskal Herriaren testuinguru soziokulturalarekin zerikusia duen orori.

Elizbarrutiaren Liburutegian, bada irakurketa-gela eder bat, 120 erabiltzailerentzako modukoa. Areto horretan, bertatik bertara kontsulta daitezkeen entziklopediak, hiztegiak eta gainerako tresnak daude, eta modu berezian nabarmenduta daude eskuratu berriak direnak. Funts bibliografikoak behar bezala antolatzeko, Liburutegiak bost gordailu ditu orotara, eta 130.000 liburu eta 620 aldizkari-titulu baino gehiago biltzen ditu haietan.

Gure helburua, elizbarruti-hedadurako azpiegitura kultural gisa, pertsona orori zerbitzua eskaintzea da, apaiz izan edo laiko izan, fededun izan edo ez, betiere ezagutza erlijiosoan sakontzeko asmoz hurbiltzen bada, eta, hortaz, giza kulturan ere bai. Izan ere, gogora dezagun... ez dagoela ez kulturarik, ez gizarterik, erlijiorik gabe.

Liburutegiaren Zuzendariak
Jose Angel Garro Muxika Jauna